XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oren laurden baten heina azken apailuak bukatzeko... eta meza haste!.

Eliza ez da haundia, bainan, bai, xukuna, pullita: kurutze bat, dena harripikatuz, ormak, zola bezela gaina... harri gorraxta.

Aldarean, Andredena Maria Eztibalitzekoaren itxura, bere haurra eskuetan jendeari erakusten diola...

Kurutzearen besoetan bi kapera: ezkerretik, sartzean, Korputz-Saindua, eskuinetik bataio harria: bat eta bertzea aspaldiko orroitzapenak.

Bien arte, aldare nausia.

Han dugu kantatu meza, Aita Tomas Dassance buru, osoki, eskuaraz.

Aita Tomas-ek etzuen mintzaldirik.

Doidoia hautxet zeraukun: Eskerren bihurtzerat etorria naiz hunarat.

Berrogoi-ta hamar urte apez naizela.

Eskerrak Zeruko Aitari berrogoi-ta hamar urte hautan egin dauzkidan eta egin dauzkun ongiez, barkamendu gure eskergabetasunaz...

Eta galde Ama Birjinaren bidez geroa izan dadien Jainkoak nahi bezalako, beraren ohoretan eta gu guzien onetan.

Berrogoi-ta bortz meza emaile ginitazken: Estibalitzeko, Lazkanoko eta Belokeko apez beneditanoak, hiru etxetako anaia guziek bat egiten ginuela.

Elizkizunak ospatsuki iragan ziren: otoitz kantuak sekulan baino egokiago.

Organo joilea eztiki ari zen beldur izan balitz bezala gure bozen estaltzea.

Gerone ginen, arrotz banaka batzuekin.

Ebanjelioaren ondotik Aita Abadeak hitz batzu erran dauzku.

Huna zoin:.

Poz handia da guretzat gaurko elgarretaratze hau, bainan handiago izanen zen oraino gure poza, aita Mauro Elizondo gurekin eta gure artean izan balitz.

Lazkanorat eta Eztibalitzerat etortzeko gure xedea jakin-arazi diotanean, ez zakien oraino Beneditanoen Abade-nausi izendatua izanen zela Erroman eta igorri dauzkit hitz hauk, hemen adiarazi nahi ditudanak:

Aita Bastres Beloke-ren egileak ziona: hiru harizko soka ezin hautsia.

Bat gaudela hiru etxeetakoak eta indartsu izanen gare: hiru errozko zuhaitza ezin aurtikia.

Hara gure aita Mauro.

Beneditino-etxeen gainean, gora ezarri daukutela: hiru etxeetakoek otoitz egin dezagun, Eukaristi huntan, harentzat; eta Jainkoak emanen dio bai argi, bai indar.